XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zitzaien gehiegi ere kosta, nahiko gertu bait zeuden ordurako.
Hurbiltzen ziren neurrian, bidaia osoan zehar itsasoaren beldur eta nahiko kokilduta ibilitako errinozerontea, bere haurtzaroko usainak hasi zen ezagutzen, gogoratzen, eta ibaiaren bokalean sartu orduko pozak txoratzen jarri zen animalia, jauzika eta orroaka brrrr!, brrrr!, halako moldez non Tximeleta hankaz gora erori eta plaff, bi lagunak uretan geratu bait ziren.
- Lagundu, lagundu, glu, glu, glu
- Bmr, brrrr
Eta Zugarramurdiko sorgina Kongo ibaiaren bokalean itotzeko zorian zegoela, arrantzale itxurako bat agertu zen, bizar eta ile zuriko beltz bat, arrain guztiak bere bateltxoaren atzetik zeramatzana bat ere ez harrapatu arren.
Sarea bota eta Bittori atera zuen, uretatik sekulan irtendako itsaslamiarik ederrena...
Arropa lehortu eta izua pasatu ondoren kontatu zion Bittorik bere historia osoa.
Portugesez mintzo ziren